Sagrado Corazón

Patricia Leon eta María Ximena Barrera, Harvardeko Unibertsitateko Project Zeroren adituak,  Sagrado Corazón Ikastetxean izan dira barriro “Ulermenaren Irakaskuntza” metodologiaren ezarpen mailaren jarraipena egiteko.

Metodologia hau estrategia kognitiboetan oinarritzen da, ikasketak errazteko galderak eta erantzunak egiten dira ikasleen pentsamendua sustatzeko eta pentsamendua agerian jartzeko, “visible thinking”. 

Horrez gain, ebaluazioak ikasleen ulermena eta gaitasunak neurtzen ditu ikasturtean zehar garatzen diran ulermenezko proiektuen bidez.

2013ko iraila egindako aurkezpenaren ondoren, Sagrado Corazon Ikastetxea, ikasturterik ikasturte, metodologia barria ezartzen joan da, proiektuen bidezko ikaskuntza ezarriz, proiektuak burutu eta aplikatuz eta barrikuntzak ezarriz, ez bakarrik baliabide didaktikoetan, baita eurak lantzeko baliabideetan ere, iPad-ak esate baterako.

Bisitaldi honetan ezarpenaren martxa egokia baieztatu dabe. Bai 25ean Gernikan zein 26an Bermeon, goizez, egindako materialak berrikusi dabez lantaldeekaz alkartuz, egin beharreko hobekuntzak proposatuz.

Arratsaldean metodologiari buruzko prestakuntza emon deutse, batera, Gernikako San Fidel ikastolako eta Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko irakasleei, ikastetxe biak alkarregaz egiten dagozalako 2012an Begoñazpi Ikastolak hasitako bidea.

Era berean, Elizbarrutiko Ikastetxetako beste zentru batzuk talde honi alkartuko jakez. Horregaitik adituon egonaldia oraingo honetan aurrekoetan baino luzeago izan da, metodologia hau ezartzeko interesa agertu daben beste ikastetxe batzuk bisitatuz.

Maria Ximena Barrera

Patricia Leon