Gure nahia eguneroko jarduera hobetzea da, eta horretarako, zure/zuengandik jasotzen ditugun iradokizun guztiak aztertzen eta erantzuna ematen konprometitzen gara.
Nola egin dezakezu/dezakezue?
Gurekin zuzenean kontaktatzera animatzen zaitut/zaituztet, harrera hurbila gure ezaugarrietariko bat delako, hala ere modu formalean egin nahi ezkero, badituzu/badituzue aukerak:
- Amaieran agertzen den galdetegia erantzun
- Idazkaritzan imprimakia batu eta Ikastetxeko sarreran duzun/duzuen postontzian sartu.
- Zuzenean ikastetxeko korreora idatziz zuzendaria@scbermeo.net edo 946880222 telefono zenbakira deituz.
- Zuzenean gurekin hitz egin nahi baldin baduzu/baduzue, eskatu elkarrizketa ikastetxeko idazkaritzara hurbilduz, edota telefonoz deituta edo email bat bidaliz, eta gogo handiz elkartuko gara zurekin/zuokin.