Sagrado Corazón

GURE HEZKUNTZA PROIEKTUA

Kurrikuluma oinarritzat hartuta, lankidetza, adimen emozionala eta gainditze bezalako trebetasun eta baloreen garapena, behar-beharrezkotzat jotzen ditugu, ikasleek profil integrala lor dezaten.  Helburu hau lortzeko irakaslea da ardatz nagusia, horregatik gaude etengabeko formakuntza prozesuan, ikaslearen onena ateratzeko.

PENTSAMENTU LOGIKO-MATEMATIKOA:

Bi metodotan oinarritzen da: Matematika SINGAPUR metodoa eta ROBOTIKA

singapur metodoa:

Singapur metodoaren ezaugarria problemak ebaztea dala prozesuaren muina da. Kontzeptu bakoitza irakasteko, irudikapen zehatzetatik abiatzen da, laguntza piktorikoetatik edo irudietatik igarota, abstraktura edo sinbolikora heldu arte.

Robotika:

“Beraien eskuetan jolas bat da, baina irakaslearen eskuetan tresna bat.” HHtik  DBHraino curriculumean txertatuta lantzen dute ikasleek robotika. Robotikak ezagutza matematikoak, fisika eta abar erabiltzera behartzen dituen materialak programatzen laguntzen dio ikasleari.

ELEANIZTASUNA:​

Euskara izanik ardatz, 2 urtetik aurrera ikasleek beste bi hizkuntza ikasten dituzte, gaztelera eta ingelesa. DBHn frantsesa ikasteko aukera ere izango dute.

EMOZIOA:​

Ikasleak emozioak zergatik, zertarako eta nola kudeatu jakitea da gure hurrengo urteetako erronka.

ULERMENERAKO IRAKASKUNTZA:

Ikaskuntzak, egungo neurozientzia-azterketa guztiak aztertu ondoren, ikaskuntza ulerkorra izan behar du, buruz ikastea minimizatuz. HHtik DBHra irakasleek egindako proiektu propioak ditugu, non ikaslea motibatuz hasi eta familiei ikasitakoa erakutsiz bukatzen den.

HELDUTASUN TEKNOLOGIKOA:​

Ikasleek LH3tik aurrera beraien dispositibo digital propioa edukiko dute, beraien konpetentzia teknologikoa garatzeko.

bALOREAK:

Gure ikastetxearen oinarrizko helburua pertsonak prestatzea delakoan gaude. Ikasleek bere gaitasun guztiak ezagutu eta era orekatu baten garatu ditzaten saiatzen gara.

ATENTZIO PERTSONALIZATUA:

Ikasle bakoitzari behar duena ematen eta familiekin batera jarraipen zehatz bat egiten ahalegintzen gara.