1904ko azaroaren 21ean, ikastetxe barria zabaldu zan, “Jardiñe” izeneko parajean; herriaren goikaldean. Eraikina Pedro Ispizua bermeotarrak diseinatu eban. Ikastetxe barrian bekadun 200 neska eta odaindutako gitxi batzuk ibili ziran.
Ondoren, eliza eraiki zan (Ispizuarena hau ere) eta bera koroatzen, Joaquín Lucarini arabatarrak egindako Jesusen Bihotzaren bost metroko eskultura monumentala kokatu zan, 20 metroko torre baten gainean..