Sagrado Corazón

Oraingo honetan, HHko irakasleok gurasoen partaidetza eskertzera behartuta gagoz.

Izan ere, Haur Hezkuntzan proiektu barriei hasiera emon deutsegu eta gurasoengana jo dogu euren laguntza estimagarriaz gozatu ahal izateko. Pentsatu eta egin! Deialdia zabaldu baino ez, guraso taldeak prestatu jakuzan gure proiektuentzat jarduera motibagarria izango zana egiteko.

Irakasleok geure asmoak zeintzuk ziran eureei azalduz, martxan jarri ziran buru belarri eta egun pare baten itsusupeteko eskulanak eginda egozan.

Batean, 3 urteko guraso taldeak txorimaloak egin euskuezan, bat gela bakoitzeko eta bestetik, 5 urteko beste guraso talde batek koheteak egin ebezan. Bai batzuen eskulanak eta bai besteenak, ikusgarri geratu dira eta zelan ez, umeak pozez zoratzen,  gelatan hurrengo egunean txorimaloak eta koheteak aurkitu ebezanean.

Beraz, lerro honeen bitartez eskertu eta txalokatu gura doguz aurreko egunetan gugaz ikastetxean egon diran guraso guztiak, euren interesa eta ilusioa ikustekoa zalako.

Hori da gure asmoa, alkarlanean jarraitzea eta zuekaz kontatzea behar dogun guztirako, familia bat bagina bezala.

MILA ESKER GUZTIOI !!!

koetea