Pasa den zapatuan, gure ikasleek, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingenieritza Elkarteak eta Euskaltelek antolatutako berrikuntzaren 24 orduetan parte hartu zuten.
Ikasleek 5-6 pertsonako lantaldeetan eta 24 ordutan, enpresa desberdinek ekarritako erronka teknologikoei erantzun berritzaile bat eman behar izan zioten eta saldu egin behar zuten egindako produktua epaimahaiari. Erronka hau aurrera eramateko enpresetako eta bestelako bolondres askoren laguntza izan zuten.
Bi talde eraman ditugu: SCBermeo Ladana eta SCBermeo Txantxangorri.
SCBermeo Txantxangorri taldeak hiri adimentsuen erronkari aurre egin zion eta SCBermeo Ladana taldeak adimen artifizialarena.
SCBermeo Ladana taldeak TALDELANAREN SARI BEREZIA irabazi zuen. Zorionak beraiei!