Sagrado Corazón

DBH1-EKO INFORMATIKAKO JOLASAK

Bigarren neurketan zehar, Europako Erasmus+ proiektuan oinarrituta, DBH1-eko ikasleek jolas bat sortu dute Scratch-ekin. Scratch informatikan programazioa lantzeko erabiltzen dugun programa bat da. Ondo pasa! Maria A. https://scratch.mit.edu/projects/145812195/#player Martin B. https://scratch.mit.edu/projects/146320629/ Andreea D. https://scratch.mit.edu/projects/144579324/#player Ibai E. https://scratch.mit.edu/projects/143314433/ Oier E. https://scratch.mit.edu/projects/143315016/ Jone E. https://scratch.mit.edu/projects/145912859/#player Leire G. https://scratch.mit.edu/projects/146016579/#player Ander H. https://scratch.mit.edu/projects/136844015/ Izaro I. https://scratch.mit.edu/projects/143315498/ Eñaut L. https://scratch.mit.edu/projects/143314769/#player […]

ALICIA CARREÑOK BISITATUKO GAITU APIRILAREN 27AN

1990ean ikusmena galdu zuen,  hortaz ONCEra joan beharra izan zuen egunerokotasunean egiten ditugun ekintzak ikasi ahal izateko  (ohea egin, janaria berotu, etab.), bastoiarekin ibiltzen ikasteko eta braillean idatzi eta irakurtzen ikasteko. Ikusmena galdu eta urte batzuetara, 14-15 urterekin, judoa praktikatzen hasi zen. Honek, fisikoki hobeto egoten eta koordinazioa hobetzen laguntzeaz aparte, bere egoerari aurre egiten […]

Rugbia Gernikan

Neurketan zehar 4. mailan rugby kirolari buruz gelan ikusitakoa sakontzeko, gorputz hezkuntzako arloan, Gernika Rugbyko Talde Teknikoarekin saio praktiko bat egitera joaten gara landutako edukiak praktikan jartzeko. Kurtso honetan laster joango gara, maiatzaren 16an.

MUGIKORTASUN IRAUNKORRERAKO HEZTEN

Eguaztena 29 eta barikua 31 Euskadi Txirrindularitza Fundazioari esker Lameran bizikleta ikastaroa izango dute LH5 eta DBH1eko ikasleak goizeko 10:00etan. Euskadi Txirrindularitza Fundazioak badaki Europar Batasunaren sorrerak, hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoa bere gain hartuko duela. Gure gizartea bizimodu osasuntsuaz  eta  ekologiaren errespetuaz gero eta arduratuago dagoenez, pentsatzekoa da, bizikleta garraiobide eta ibilgailu izan daitekeela. Bada, helburu horiek kontutan izanda, gazteenei txirrindularitza […]

HHKO PROIEKTU BERRIA

HH 5 urteko ikasleak jakingura handiz dagoz euren gelako Aris oraingo honetan nondik nora joan ete dan. Baina hemen daukagu gure protagonista esploratzaile bihurturik!!   Ze lurralde esploratuko ete dau? Laster jakingo dabe!.

IRAKASLEAK HARVARDEKO UNIBERTSITATEAREKIN ELKARLANEAN

Irakasleen etenik gabeko formakuntzaren barruan gure ikastetxeko irakasle bik Elizbarrutiko ikastetxeko irakasle batzuekaz batera Harvard-eko unibertsitatean egon ziran Ulermenaren irakaskuntzaren metodologian trebatzen. Hilero Harvard-era joan ziran irakasle horiek Bilbon elkartzen dira ulermenaren irakaskuntzaren formakuntzan sakontzen. Baita Skype bitartez Harvard-eko Hezkuntza fakultatean irakasleak diran Maria Ximena Barrera eta Patricia Leonegaz argitzen dabez zalantzak.

HH5 LURRASKA BASERRI ESKOLARA DOA

Datorren astelehenean, martxoaren 13an, Haur Hezkuntzako 5 urteko gelatako ikasleak Ajangizeko Lurraska baserri eskolara joango dira. Bertan, baserri giroan murgildurik, lan egiteko eta natura ezagutzeko aukera paregabea izango dabe. Lurraskako etxabereak ezagutuko dabez, korta barrukoak zein larretan dagozanak. Ortu eremua ere landuko dabe baina negutegi barruan. Eta azkenik, erroskilen tailerra, osagai naturalak erabiliz, pausuz pausu […]

ARATUSTEAK ATE JOKA HH5

Aratusteak ate joka daukaguz eta HHko 5. urteko irakasleek  “Lantzeko txanoaren” eskulana egiteko tailerra proposatu deutsie gurasoei eta honeek, zelan ez,  gustora onartu dabe proposamena;  gela barruan,  guraso, ikasle eta irakasleok alkarregaz lanean egongo dira. Beraz, aste honetan buru belarri ibiliko gara danok, kartulina eta sedazko papereen artean, txano koloretsua egiten. Gure eskerrik beroenak gurasoei […]

GURASO ELKARTEAREN ASANBLEAKO DEIALDIA

[row] [column col=”6″] [super_button icon=”fa-file” label=”ASANBLEAKO DEIALDIA” tagline=”IKUSI PDF” color=”#336699″ link=”https://www.iscorazon.net/wp-content/uploads/2017/02/ASANBLEA-2016-17.pdf” link_opens=”_blank”] [column col=”6″] [/column] [/row]