BESTE GALERNA

IkastetxeaComments Off on BESTE GALERNA

Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxeak, beste urte batez, HIESAren aurkako burrukaren nazinoarteko eguna ospatu dau. Ikastetxeak ekintza desbardinak antolatu dauz gaixotasunaren ondorioak gogoratu eta prebentzinorako heziketak dauen garrantzia azpimarratzeko.

Abenduaren 1goan HIESAren Aurkako burrukaren nazinoarteko eguna ospatzen da. Bermeok, gaixotasunaren ondorio tragikoak bizi izan ebazan 80.hamarkadan, herriko gazte askoren bizitzarekin bukatu, eta auzokideak hunkituta itxiz.

TXO HIESA Alkarteak urteetako burruka egin dau gaixotasuna eta bere ondorioak desagerrarazteko. Alkartea ja ez dago aktiboan, baina HIESA ez da desagertu, bertan jarraitzen dau eta azken urteetan kasu barrien ezagutza kopurua igon egin da.

Iragana ahaztu ez daigun, gaixotasuna bizi izan daben eta bizi dabenak gogora daiguzan, eta hurrengo belaunaldia babesteko, abenduaren 1go honetan Sagrado Corazón Ikastetxeak ekintza batzuk antolatu dauz; Lazu gorriak leihoetan jartea, hitzaldi didaktikoak ikasleekaz gaixotasunaren arriskuen kontzientzia hartu dezaten eta arratsaldean azken ekitaldi bat, non zentroko heziketa-komunitate osoa bertan egon dan. Ikasleek, kamiseta gorriz jantzita, lazu handi bat sortu dabe ikastetxeko patioan. Bukatzeko manifestu bat irakurri da, bertan, gaixotasunaren aurrean kezka mantentzea eta gaixotasuna desagerrarazteko elkarregaz burrukatzearen beharra azpimarratu dira.

noticia-sida02

Komentarioak itxita.