IRAUNKORTASUNERAKO PROIEKTUAK

Bidezko Merkataritza: KIDENDA proiektua erakutsiz eta parte hartuz ikasleak sentsibilizatzen ditugu.

Bidesari: Elizbarrutiko Kartzela Pastoraltza taldearekin harremanetan gaude, bazterketa, aurreiritziak, substantzien kontsumoa… lantzeko ikasleekin.

Ikasketa eta Zerbitzua: Ikasleentzat parte-hartze metodologia da. Ikasleak bere inguruan beharrizanak identifikatzen ditu eta asetzeko konpromisoa hartzen du. Azpi proiektu bi ditugu martxan Zaharren Egoitzekoekin Gazte-Nagusi proiektua eta ikastetxean LHko arazoak dituzten ikasleei irakurketan laguntzekoa.

Janari bilketa: Sahararen aldeko taldea BESALDEri, Caritaseri laguntzen diegu arropa eta janari bilketa kanpainetan.

Nazioarteko Kanpainetan parte-hartzea: Urtero izaten dugu proiektu solidario bat GKE ezberdinei laguntzeko: Manos Unidas, Solive, Save the Children, Médico sin Fronteras.

Osasun proiektuak:  Gosari osasuntsua, hamaiketako osasuntsua, Kontzientziazio eta sentsibilizazio hitzaldiak: “Gerta dakizuke” (Bizkarmuin lesioak), Anorexia edo Bulimia testigantzak, “Zer gertatzen ari zait” (nerabezaroko aldaketak), Bermesex, “Esan ez” (drogomenkotasunei aurrehartzea).

Hezkidetza: Ikasleek Azaroaren 25 eta Martxoaren 8ko ekintzetan parte-hartzen dute. Bai ikasle bai irakasleek gaiaz formakuntza izan dugu.

Ingurugiroarekin harremanatutako irteerak: programazio didaktikoa osatzeko: parke naturalak, Ekoetxea, energia-iturri berriztagarriak…

Azterkosta: Eusko Jaurlaritzaren proiektua itsas eta kostalde guneen azterketarako. Ura eta landaretzaren kalitatearen azterketan laguntzen da.

Ortua: Ikastetxean ortuariak eta lorak landatzen dira LH eta HHko ikasleen laguntzaz.

Komentarioak itxita.