ESKOLA AGENDA 21

ESKOLA AGENDA 21

ZER DA ESKOLA AGENDA 21?

EA21 ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du.

Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta Ingurumen Lurralde Antolamendu Saila eta udalen arteko lankidetzan oinarritzen da Eskolako Agenda 21en garapena.

Ikastetxea gune parte-harzaile, plural, kritiko, osasuntsu eta jasangarri bilakatu eta udalerrian uztartu nahi duten guztiek parte har dezakete Eskolako Agenda 21en. Hezkuntza-komunitate osoari zuzentzen zaio.

“SAGRADO CORAZÓN” IKASTETXEA: IKASTETXE JASANGARRIA

Gure ikastetxeak 2011-2012. ikasturtetik Eskola Jasangarriaren ziurtagiria du, gure gizartearekiko eta ingurugiroarekiko konpromisoa oso estu lotuta daude, hezkuntza komunitateko kide guztiok garapen jasangarrirako helburuak bultzatzen parte-hartzen dugularik.

Gure Jasangarritasunerako Irizpideak

2019-2020 IKASTURTEA

 Aurtongo helburua “Etorkizuneko Urdaibai: Eskola jasangarria” da. Horretarako orain arte egin dugun moduan, elikadura osasuntsua, kontsumo arduratsua, berrerabilpena, birziklatzea, energia aurreztea, klima aldaketa, biodibertsitatea, Eskola Bidea, hezkidetza, baratza eta gizarte elkartasuna lantzen jarraituko dugu.

Komentarioak itxita.