“ESAN EZ” PROIEKTUA

Ekintza bereziakComments Off on “ESAN EZ” PROIEKTUA

“Esan Ez” proiektuak ikastetxeekin lankidetzan jarraitzen du, gazteen droga kontsumoaren prebentzioa lantzeko. Aueten (2018an) Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxera joan gara. Itxaropen handiz joan ginen Bermeon drogen kontsumoa handia izan baita, eta esperientziak ez dio inori huts egin.

DBHko 3. mailako ikasleekin, 14-15 urteko nerabeekin, aritu gara, orain arteko ikasle gazteenekin. Beste askotan bezalaxe, kontsumora bultzatzen gaituzten eragileen inguruan aritu gara, eta bereziki, haren ondorioetan; ez epe luzera begira bakarrik, baizik eta berehalako ondorioetan ere bai.

Hirugarren saioan espetxeratutako (ASKATASUNIK EZ DUTEN) hiru lagunek euren esperientziaren berri eman zieten ikasleei eta irakasleei. Guretzat saio berezia izan zen, duela gutxi proiektuan aurreneko aldiz parte hartzen zuen partaide bat zegoelako.

Saio horretan gure esperientzia partekatzeaz gain, zenbait ikaslek euren esperientziaren berri eman ziguten sesioaren amaieran emandako gutunen bidez.

Proiektu honen partaide guztioi asko erraztu digu lana ikastetxean izan dugun harrera beroak. Gainera, irakasleen inplikazioa eta ardura oinarrizkoak izan dira saio guztiak ondo garatzeko.

Gazteek ere positibotzat jo dute gure proiektua,  eta datorren ikasturtean errepikatzeko gogoa agertu dute.

Oraingo honetan Jorge Murielek, Presondegietako Pastoralaren arduradunak, lagundu digu; bere parte hartzea oso garrantzitsua da proiektu hau aurrera eramateko.

Amaitzeko, ikastetxeari eskertu nahi diogu une oro gure lana erraztu digulako eta inplikazio handia izan dutelako proiektuan. Datorren ikasturtean haiekin jarraitzea espero dugu.

http://bidesari.org/colegio-sagrado -corazon-bermeo/

Komentarioak itxita.