GURE NORTASUNA

Hezkuntza guretzako bitarteko bat da helburu bat lortzeko: gure ikasleriaren garapen pertsonal osoa.

Giza-kristau baloreetan oinarrituta, eurak zabaltzen egiten dogu lan, Hezkuntza Komunitatea osotzen daben pertsonen, beharginak, ikasleria eta sendiak giza dimentsioa garatzen laguntzeko.

Ikasturte hasieran gai edo goiburu bat aurkezten da beroni lotzen jakozalarik Pastoral Sailak koordinanatzen dauazan ekintza desbardinak.

Euskerea beste oinarri bat da, harremonetariko eta eguneroko lanerako bitarteko bat moduan, baliabide bezela erabiliz eta Euskal Herrirako daukan garrantzia kontuan hartuta.

Gure kultura, hurbilenetik hasita, Bermeokoa eta Euskal Herrikoa, eta adierazten dauazan baloreak defendatu eta sustatzen doguz. Kulturartekotasuna harremonetan jartzen diren kulturak aberasteko aukera bat dala uste dogu.

Hezkuntza lana garatzeko barrikuntza beharrezkoa dalakoan gagoz, bai teknologikoa zein metodologikoa, lan egiten eta sustatu gura doguzan baloreei lotuz, batez ere alkarkidetasunari. Horretan funtsezkoa da irakasleriaren lana eta ikastetxe eta sendien arteko koordinazioa.


pagina_foto_sidebar_cristiano_01

pagina_foto_sidebar_cristiano_02

Komentarioak itxita.