HISTORIA

historia_01_baja

1902ko abenduaren 15ean heldu ziran Karitateko Vedruna Karmeldarrak Bermeora Udaletxeagaz urte biko negoziazioak egin ondoren. Lehenengo ikastetxea, Intxausti kaleko 1 zenbakiko lehen pisuan sortu zan eta bekadun 50 neskagaz hasi ziren lanean.

historia_02_baja

1904ko azaroaren 21ean, ikastetxe barria zabaldu zan, “Jardiñe” izeneko parajean; herriaren goikaldean. Eraikina Pedro Ispizua bermeotarrak diseinatu eban. Ikastetxe barrian bekadun 200 neska eta odaindutako gitxi batzuk ibili ziran.

Ondoren, eliza eraiki zan (Ispizuarena hau ere) eta bera koroatzen, Joaquín Lucarini arabatarrak egindako Jesusen Bihotzaren bost metroko eskultura monumentala kokatu zan, 20 metroko torre baten gainean..


historia_03_baja

1966an ikastetxea ekialde eta iparraldetik sarratzen dauan eraikina egin zan eta…

historia_04_baja

1998an, lehen eraikuntzaren ondoan beste eraikin bat altzaten da.

Hasiera baten ikastetxea neskentzat bakarrik ba zan, urteak pasa ondoren mutilentzat ere zabaldu zan. Gaur egun 650 ikasle baino gehiago dauka.

2007-08 ikasturtetik aurrera Bizkaiko Eleizbarrutiko Ikastetxeak sarean parte da.

Ikastetxetik hainbat ikasle igaro dira, eta euretariko batzuk ospetzuak izatera heldu direlarik euren zereginkisunetan.

historia_06_baja

Komentarioak itxita.