ZENTRUA
Bermeoko “Sagrado Corazón“ Ikastetxeko MISIOA pertsonak heztea da, errealitatearen ikuskera kristaua oinarritzat hartuta, baloreetan heziz eta ezagutzak irakatsiz; giro euskaldunean eta Bermeoko herriaren beharrizanetatik hurbil; erantzukizuna eta banan-banakoaren garapena sustatuz, baita, aldi berean, eskola elkarteko kideen arteko afektu, babesa eta adiskidetasuna ere; era guztietako ikasleei zabalik eta pertsonalizatutako heziketa baten esparruan; horrela Bizkaiko Elizbarrutiko ikastetxeen Heziketa Egitasmoa aurrera eroanik.
Etorkizunari begira, “Sagrado Corazón” ikastetxeko IKUSKERA hauxe da:
Herrian errekonozitua izatea:
- hezkuntza-elkarteko kideen dimentsio erlijiosoa garatzeagatik.
- ikasleen ikasketa maila hobetzeagatik.
- familien asebetetasunagatik.
- herrian elkarrekin bizi diren kultura ezberdinei ematen zaien harrera eta trataeragatik.
- euskera eta euskal kultura bultzatzeagatik.
- Bermeoko herrian integratua eta bertako ekintzetako partaidea izateagatik.
- lan eta kide guztien prestakuntza, koordinazio eta giro onagatik.
- ikastetxearen eta honen inguruaren ingurumen-kalitate eta iraunkortasunaren apustuagatik.
- ikastetxeko kudeaketa bikainagatik.
Sagrado Corazón ikastetxeko bizitza hurrengo BALIOETAN oinarritzen da:
Bizitzatik eta bizitzarako heztearen konpromisoa, hezitzaileak ikaslearen prozesuetan laguntzaile eta erantzun baikorren bitarteko izanez.
- Senidetasuna: Hurbilak, bareak, xumeak, errespetuzkoak, irekiak, alaiak, abegitsuak eta, aldi berean, sendoak eta uste osoak diren harremanak.
- Euskalduntasuna: Euskal kultura eta hizkuntzaren estimua eta defentsa, identitatearen sustrai eta norbera eta kolektiboa balioesteko iturri dela onartuz.
- Etengabeko prestakuntza eguneratu beharrei erantzuna emateko: hazkunde pertsonala, profesionaltasun kualifikatua, eta lana ondo egitea.
- Transzendentziaren zentzua: Kontenplazio-dimentsioa eta barneratzeko gaitasunaren lantzea, norberaren bizitzan, besteenean, naturan eta historian dagoen Jainko eragilea aurkitzen laguntzeko.
- Parte hartzea: egitura malguak, funtzionalak eta gizatiarrak.