Sagrado Corazón

SAGRADO CORAZON IKASTETXEA EUSKARAZ GOZATZEN!

Gogoratuko dozuen moduan, azaroaren amaieran EUSKARALDIAri hasiera emon geuntson, eta 11 egunetan zehar norberaren ohituren inguruan hausnarketa egin eta jarrerak aldatzen ahalegindu ostean, orain bai benetako EUSKARALDIAN gagozala, ez daigula ahaztu zer garan eta nora heldu gura dogun. Horregatik, badakigu  bidea zein dan! EUSKARALDIA eta Euskera Eguna, egia esan festa giroan igaro genduzan, momentuak eta […]

EUSKARALDIA

Sagrado Corazon Ikastetxeak eta EUSKARALDIA ekimenak bidea alkarregaz egingo dogu, euskaldunak garalako eta EUSKARAri zintzo-zintzo bultzada emoteko geure adorea eta kemena azaltzeko borondatea badaukagulako, egunero, eta jakina bereziki, azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

“ESAN EZ” PROIEKTUA

“Esan Ez” proiektuak ikastetxeekin lankidetzan jarraitzen du, gazteen droga kontsumoaren prebentzioa lantzeko. Aueten (2018an) Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxera joan gara. Itxaropen handiz joan ginen Bermeon drogen kontsumoa handia izan baita, eta esperientziak ez dio inori huts egin. DBHko 3. mailako ikasleekin, 14-15 urteko nerabeekin, aritu gara, orain arteko ikasle gazteenekin. Beste askotan bezalaxe, kontsumora bultzatzen […]

ROBERTO AGUADOREN HITZALDIA

Eguna: Eguaztena, 2017ko azaroaren 15ean Ordua: 18:15 Lekua: Ikastetxeko aretoa AHAL DOZULA JAKIETAREN INDARRA Indarra emoten deutsuna ahal dozula jakitea da Guraso moduan,  gure seme-alabei mugak jarri eta eusteko gai izan gaitezan, eta oinarrizko beharrizanak araua diran sendi giroa emoteko, lortu geinkela jakin behar dogu. Eta posiblea dalaren jakite horretarako gai garala sentitu behar dogu. […]

KORRIKA 20

Ikastetxeko Euskara Batzordeak bultzatuta, Sagrado Corazoneko pertsonalak KORRIKAko kilometroa erosi eban eta bere tartea bete eban testigua Gonzalo Nardiz Enparantzan hartuta merkatu edo azoka gunera arte.